Miarritzeko "Lassosalai" - 33 Bis Moura hiribidea Négresse gunea - MIARRITZE - 05-59-23-53-15

SKATE KLUBAREN IZAN EMATEA -

//

LASSOSALAI...

« Lassosalai » elkartea 2002ko martxoaren 22an sortu zen, eta Miarritzeko herriko etxearen sustenguaren bidez, indoor skateparkea ideki zen 2003an.

Miarritzeko skateparkeak, hiriko lerra kirolen (skate/BMX/roller) praktikari egokia den 800m²ko egitura estalia proposatzen die kideei. Bere egurrezko barandak eta moduluak maila guzietako skatelarien beharrei egokituak zaizkie.

2008tik goiti, Miarritzeko skateparkea bere klubaren jabe da, Lerra Kirolen Frantses Federazioak onetsirik (Fédération Française de Roller Sports). Urte osoan zehar, kirol hezitzaileen diplomaren jabe eta skateboard alorrean berezituak diren bi tituludunek ematen dituzte klaseak skateparkearen barnean. Urte guziz, 200 lizentziadun baino gehiago kudeatzen ditu elkarteak. Eskola oporren denboran, publiko desberdinei zuzendutako iniziazio eta hobekuntza ikastaldiak antolatzen ditu ere (eskolak, zentro sozialak, aisialdirako zentroak, etb...). Orain arte, 10000 gazte baino gehiago formatuak izan dira.

Sortu denetik, « Lassosalai » elkarteak gertakari ugari antolatu ditu (amatur lehiaketak / profesionalen erakustaldiak / festibalak etb...).

 

  1. Lehendakaria : LESNE Romain
  2. Lehendakariordea : LABRUQUERE Elodie
  3. Idazkaria : RIBEROUX Guillaume
  4. Kirol zuzendaria : ROUVEYRE Romain
  5. Kirol hezitzaile : LONNE Alexandre
  6. WebMaster : MIREAUD Stéphane
  7. Garapen agenta : ETCHEBERTS Alexandre


Mairie de Biarritz
www.biarritz.fr

NIKE HONOR ROLL SKATE CLUB
www.nike.com/fr/fr_fr/c/skateboarding